martes, 14 de diciembre de 2010

TXOKOLATEZKO PASTELA IRINIK GABE


TXOKOLATEZKO PASTELA,
IRINIK GABE


225 g gurin.
150 g azukre beltz.
4 arrautza.
200 g txokolate beltz.
230 g almendra eho.
2,5 koilarakada handi azukre eho.
2 koilarakada handi almendra zuritu.


Gurin bigundua eta azukre beltza ontzi batean irabiatu, nahasketa arin eta zurixka lortu arte.
Gorringoak eta zuringoak banandu eta gorringoak nahasketa horretan jarri, banan-banan.
Txokolatea arraspatu eta, almendra ehoarekin batera, aurreko guztiarekin jarri. Nahasketa homogeneoa lortu arte nahasi.
Beste ontzi batean, zuringoak harrotu arte irabiatu, azukre ehoarekin batera. Gero, hori guztia beste nahasketarekin batera jarri, lau fasetan, eta bolumena gal ez dezan kontuz ibilita.
Txokolatean lerro zuririk ikusten ez denean, 23 bat zentimetroko diametroa duen molde biribil batean jarri; aurretik, moldea argizari paperaz estali.
Labea aurretik berotu eta gero, gure nahasketa bertan sartu (150º), 10 minutuz.
Moldetik atera aurretik, erabat hoztu arte itxaron behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario